2026ko irailak 4
Udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 7tik 15era

Astelehenean, irailaren 7an, irekiko da Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatutako udazkeneko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea.
Gaita, Atabal pertsona hasiberrientzat, Plastika tailerra familientzat, Robotika legoarekin, besteak beste. Aurtengo nobedadea Itxaro Borda idazleak helduei zuzendutako idazketa tailerra da. Izena emateko, 667807810 telefonora deitu eta helbide elektroniko honetara idatzi behar da: kultura@baztan.eus
