Cederna-Garalur elkartearen garapen agentzia

 

Garapen-eragilea: Marian Zestau.

Ordua aldez aitzinetik eskatu:

Arreta-egunak:

  • Asteartea eta asteazkena: Baztango Udala.
  • Ortzeguna: Urdazubi-Zugarramurdiko Udala.

EMATEN DITUEN ZERBITZUAK

1.- Sustatzaileei eta enpresa-jarduerei sostengua.*

  • Enpresa-proiektua zehazteko eta bideragarritasun-azterketa egiteko sostengua.
  • Jarduera berri bat abian paratzeko, modernizatzeko eta/edo handitzeko arauei eta egin beharreko gestioei buruzko informazioa eta aholkularitza.
  • Informazioa, sostengua eta aholkuak izapide administratiboetan.
  • Proiektua finantzatzeko laguntzei eta subentzioei buruzko informazioa eta horien jarraipena. Laguntzak eta subentzioak Nafarroako Gobernuarenak, Administrazio Zentralarenak nahiz Europar Batasunarenak izaten ahal dira.

* Zerbitzu horiek guztiak publikoak dira, eta doan ematen dira.

2.- Eskualdeen garapenerako ekintzei sostengua.

  • Toki-entitateek sustatutako proiektuei aholkularitza eta horietan parte hartu, proiektuen fase guztietan. Proiektu bakoitzerako berariazko lan-egitasmoa, garapen-agentziak egin beharreko lanak barne hartzen dituena, prestatzen da.
  • Eskualdeetan eragina izanen duten egitasmoei nahiz jardueren inguruko proposamenak antzematea.
  • Eskualderako interesgarriak izaten ahal diren proiektuak dinamizatzea eta abian paratzea.
  • Herritarrak dinamizatzea eskualdean lan-batzordeak sortzeko eta abian paratzeko.
  • Eskualdeko turismo-proiektuaren alde lan egitea Bertizko Turismo Partzuergoarekin batera.

3.- Prestakuntza.

  • Prestakuntza-ikastaroei eta jarduerei buruzko informazioa ematea, eta horiek antolatzea, langabetuei, profesionalei eta sustatzaileei zuzenduta.

4.- Sustapena.

  • Eskualdearen garapenerako proiektuak dinamizatzea eta martxan jartzea.
  • CEDERNA-GARALUR Elkartea eta eskualdeko garapen-agentzia sustatzeko ekintzak.
Volver arriba