Nekazaritza

Baztanen atzerako joera izan du nekazaritzak eta abeltzaintzak, baina, hala ere, Ibarreko sektore nagusiak garrantzia handia du eta Foru Erkidegoan sorturiko enpleguaren batez bertzekotik gora dago. Horrez gain, jarduera honek hainbat funtzio ditu, kalitatezko jakiak sortzeaz gain, ingurumena kontserbatzen eta paisaia mantentzen baitu. Azpimarratzekoa da Baztan Ibarrean jarduera nagusiak ez duela nekazaritzako elikadura-industria oso garrantzitsua sortu.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, hauxe da Baztan Ibarreko nekazaritza eremua:

  • Landutako lurra: 362 hektarea.
  • 20.070 hektarea lur larre eta belardietarako.
  • 15.537 hektarea zuhaitz eta baso espezietarako.
  • 1.080 hektarea bertzelako lurrak dira: 7 hektarea ez dira ekoizteko, 181 hektarea nekazaritzakoa ez den lurra eta 8,92 hektarea erreka eta lakuena.

Azpimarratzekoa da Baztan Ibarrean abeltzainek erabiltzen dituzten larre gehienak alokairuan dauden herri-lurrak dira.

Abeltzaintza azpisektorean behi-aziendak dira nagusi. Abeltzaintzan gainera, haragitarako behiak ugariagoak dira esnetarakoak baino, merkatuko prezioen gorabeherek eragin dute joera hori. Ildo horretan, esnea saltzeko abeltzaintzako ustiategi txikiak desagertu egin dira pixkanaka eta handiak nagusitu dira.

Varias vacas                           Varias ovejas Latxa

Ardi-aziendei dagokienez, 45.000 inguru ardi daude ibar osoan (latxa arrazakoak guztiak), eta ez da harritzekoa azken urteetan kopuruak gora egin izana, behi-ustiategi txikiak urritu ahala, behi-azienden ordez ardiak hazten hasi baitira, errentagarriagoa delako. Zerri eta zaldi ustiategiak ere badaude. Zaldi-ustiategietan, pottokak erosten dituzte batez ere, gizendu, Levanteko gizendegietan saldu eta handik Frantziara esportatzeko. Horrez guztiaz gain, kontuan hartu behar da Iruritan dagoen Eskualde Hiltegiaren ekarpena ere, egun Baztandarra Kooperatibak kudeatzen duena.

Bestalde, Baztan Ibarreko mendiko ustiategiak ondo aprobetxatzeko, nekazaritza, baso eta turismo-jolas ustiategiekin parekatu nahi dira. Antolamendu planik ez dagoelako orain dela 30-40 urte inguru proposatu zen, eta egun kalitate txarreko baso masa batzuk baino ez daude.

Jatorri-izendapeneko produktuei dagokienez, hamar daude Foru Erkidegoan eta Baztan Ibarrean Nafarroako Txahala da garrantzitsuena, Ibarreko 56 ustiategi baitaude. Horrez gain, “Artisauen Jakiak” markak lehiakide sendoa da merkatuko eskaintza masiboen aurrean. Produktu ekologikoak ere pixkanaka indarra hartzen ari dira Ibarrean.

Volver arriba