Nori zuzenduta: Alkatea/Alcalde
30-05-2025
Egun on, Nafarroako iparraldeko eta eskualdeko izapide unitatetik idazten dizut, Elizondo edo inguruko zonaldean gela edo espazio libreak dauden ezagutzeko, bertan modu egonkor eta iraunkorrean izapide lanak burutzeko. Gizain fundazioak, izapide unitatea kudeatzen du, zeina Gutxieneko Diru Laguntza eta Bermatutako Errenta izapeditzen dituen Nafarroa osoan. Hau horrela izanda, egoera ekonomiko zaurgarrian aurkitzen diren perstonekin lan egiten dugu. Baztango biztanleei zerbitzua eskeini ahal izateko, joanden urtetik (2024), furgoneta mobil batetan burutzen dugu gure lana, osasun-etxe ondoko parkinean. Izan ere, gure lanaren natura kontutan izanda eta zerbitzua ekatzen duten biztanleei espazio egoki eta seguru bat eskeini ahal izateko, oso onuragarria izango litzateke kultur etxean edota aproposa iruditzen zaizuen beste leku batetan gela finko batekin kontatu ahal izatea. Elizondora, ostegunetan joaten gara, hamabost egunez behin, eskaeraran arabera. Gure arreta-ordutegia 9:00etatik 14:00etara da. Dena den, egun horretarako agendan hitzordurik ez bagenu, aldez aurretik jakinaraziko genizueke. Besterik gabe, Zure esanetara gaude edozein zalantza edo informazio gehigarria behar izanez gero.
2-06-2025
Egun on: Dagoeneko zuekin telefonoz aipatu bezala, halako eskaerak erregistro elektroniko bidez bidera ditzakezue, atal honetaz gaindi. Halere, kanal honen bidez eskaera bideratu duzuenez, hemendik ere erantzunen dizuegu, doike. Jakina da iaztik Baztango biztanleei zerbitzua eskaintzen diezuela. Zerbitzu horrek martxan jarrai dezan behar diren baliabideak zuen eskura jartzen jarraituko du Udalak, kasu honetan Arizkunenea kultur etxeko gela bat utziz. Esker mila eta ongi izan.
Volver arriba