ALMANDOZKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK
Ondarea_t
Bi hauek dira Almandozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten jauregiak:
- Galtzaga jauregia: Noblezia berriaren leinu-etxea. XVIII. mendeko eraikina da, guztiz zaharberritua, eta, egun, ostatu bihurtua.
- “Jauregia” jauregia: Antzinako nobleziaren leinu-etxea. Armarria ezkerrera lerratua (naturako irudi baten ezkerrean beste osagarriren bat duen armarria) daukan bakarra da haran guztian. Ezkerrera zuzendua daukan kaskoa bilaukeriaren ikur heraldikoa da. Armarriaren sinpletasuna dela-eta, badirudi oso antzinako ezaugarriak dituela.