ALMANDOZKO SAN PEDRO PARROKIA
Ondarea_t
Almandozen dagoen eraikin modernoa da, 1956ko azaroaren 11n inauguratua, eta parrokia zaharraren aztarnen inguruan kokatua. Oinplanoa atal biko nabe batek osatzen du, baita gurutzadura batek eta burualde poligonal batek ere. Gurutzaduraren bi aldamenetan bi erretaula nabarmentzen dira. Lehena, Andre Mari arrosariokoarena da, lehen barrokoko artelana, XVII. mendearen lehen erdikoa dela uste da. Bigarrena, berriz, San Antoniorena, XVIII. mende hasierakoa, eta, bitxia badirudi ere, indiano baten diruz ordaindua. Presbiterioan, nabarmen, San Pedroren eskultura ageri da, Aúreo Rebolé zizelkariaren artelana, 1956kotzat datatua.