Amaia Egidazuk irabazi du Etxepare Saria DOROTEA albumarekin
Euskara_as
Amaia Egidazu berriztarrak 5.000 euroko saria eskuratuko du DOROTEA albumari esker.
Haurrendako euskarazko allbuma sortzea du helburu Etxepare Sariak. 30 lan aurkeztu dira 2021eko edizioan eta guztien artean bizkaitarrarena gailendu da. Honako arrazoiak azpimarratu ditu epaimahaiak lan irabazlerai buruz: “Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu Dorotea albumak: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen aurrean, ausart, konponbide bila.
Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna eskaintzen digu, iragana oraineratuz eta aldarrikatuz, diberti gaitezen.
Album petoa, oreka betekoa, istorioak eta ilustrazioak aldi berean irakur ditzagun irriz eta irrikaz.”
Epamahaikideak izan dira: Leire Salaberria (ilustratzailea), Idoia Sobrino (liburuzaina) eta Patxi Zubizarreta (idazlea).
Saritutako lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2021eko udazkenean.
Antolatzaileak: Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, antolatzen dute, tartean Baztango Udalak. |
Egileari buruz:
Amaia Egidazu Arrube (Durango, 1981) berriztarrak umetatik izan du naturarekiko begirunea, eta zaletasun horrek Euskal Herriko Unibertsitatean Biologia ikasketak aukeratzera eraman zuen.
Ingurumena eta energía berriztagarrien sektorean lan jarduera desberdinetan aritu ondoren, haurren pedagogiarekiko interesak arlo horretako formakuntzetan murgiltzera bultzatu zuen.
Egun, amatasuna eta haur txikien bidelagun lana uztartzen ditu eskola aktibo batean.
Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskarara itzuli eta moldatu ditu. Txikienentzako ipuin kontaketan ere dihardu aukera duenetan.
Gaztetatik ditu gustuko arte plastikoak eta sormen-lanak. Dorotea da idazten eta ilustratzen duen lehen liburua (2021).