AMAIURKO JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

Ondarea_t

Bertako aztarna arkitektonikoei erreparatuta, Erdi Aroko eraikina dela esan daiteke, baina aldaketa ugari izan ditu; batik bat, XVI. eta XVIII. mendeetan. Antzinako tenplu honen adierazgarri garbia da arkibolta zorrotzen portalea, XIII. mendean eraikia estilo protogotikoan.

Prozesu eta moldaketa guztien ostean, Amaiurko elizak latindar gurutzeko oinplanoa dauka, nabe estu eta altukoa, gurutzadura handikoa eta burualde zuzenekoa. Eraikinaren kanpoaldean horizontaltasuna da nagusi, baina horma piko bati atxikia dagoen dorreak hausten du zeharkakotasun hori. Epistolaren aldean, eraikin bat ageri da atxikia arkupe tankeran eta bertan lau hutsune, harlanduzko hiru zutabe sendori esker zuzen lerrokatuak. Aipatzekoa da, halaber, alde beretik zutabe angeluzuzenez inguratua dagoen leihoa, guztiak ere XVII. mende hasierako manierista estiloz geometrikoki ezaugarrituak eta apainduak.

Barrualdean, berriz, bi erretaula nabarmentzen dira gurutzaduraren bi aldeetan, Andre Mari arrosariokoarena eta San Joserena, biak ere rokoko estilokoak, XVII. mendeko bigarren erdikoak. Erretaula nagusia, ordea, estilo erromaniko berantiarrekoa da, XVII. mendearen lehen erdikoa, baina hori ere egokitua izan zen, gerora.

 

Volver arriba