ANIZKO JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA
Ondarea_t
Anizen dago. Erdi Aroko eliza dela uste da; batez ere, hagaburuengatik eta nabearen azken atal gaineko dorrearen kokapenagatik. Oinplanoak lau ataleko nabe angeluzuzena du, gurutzadura markaturik gabeko burualde zuzena barne. XVI. mendean sakristia erantsi zioten eta XVIII. mendean erabat zaharberritu zituzten portalea, estalkiak eta kapera. Are lehenago, 1688an, eraitsi egin zuten elizako dorrea, baina Hazparrengo seme Joanes Ibarburuk berriro eraiki zuen garaiko 1.405 errealen truke.
Ezin esan gabe utzi desagertu egin zela eta ez dagoela konstantziarik Joan de Gasteluzarrek , 1577an, egindako erretaula nagusiaz. Presbiterioan, Andre Mari jasokundekoari egiten zaion deia da nagusi, eta bere irudia nahiko modernoa da.