ARIZKUNGO SAN JOAN BATAIATZAILEAREN PARROKIA

Ondarea_t

Arizkunen dago eliza barroko hau. Parrokia urte askoan eraiki zen eta prozesua oso ongi dokumentatua dago. 1568an hasi zen, baina eraikina XVII. mendean osatu zen, neurri handi batean. Nabea, dorrea, koru zati bat eta dagozkion arkuak 1722 eta 1724 artean eraiki zituzten.

Oinplanoa latindar gurutzekoa da eta nabeak lau atal ditu, gurutzaduraz gain. Gurutzadura hori bera oinplanotik ateratzen da, eta, beheko zatian, eliza-atarian sartzen da. Atari aurrean lorategi txiki bat dago, eta XVIII. mendeko bataiarri bat ageri da iturri modura. Barrualdean, eliza barroko tankera du, soila eta apaingarri gutxikoa baita, baina, betiere, dimentsio handikoa. Gurutzaduraren bi aldeetan bi erretaula daude; bata Sortzez Garbiari eskainia eta bestea, berriz, Jesusen Bihotzari. Biak ere XX. mendekoak dira, neobarroko garaikoak. Erretaula nagusia, ordea, barrokoa da, XVII. mende bukaerakoa edo XVIII. mende hasierakoa. Erretaulan, Andre Mari arrosariokoaren irudia da nagusi. Baliteke irudi hori Goienetxe sendiko ongileren batek eskainia izatea.

Volver arriba