Arizkungo Ordoki Industrialdean Baztandarra Koperatiba eginten ari den obragatik dauden arazoak direla eta, duela 3 hilabete udaletxearekin kontaktuan jarri ginen. Erantzunik ez genuela ta arazoak bere hortan jarraitzen zuela ikusita, 2022 ko uztailaren 5 ean idatzizko instantzia baten bitartez erregistratu genituen gure kezka eta galderak (erregistro zbk.: 3237). Denbora igaro, arazoak haunditu eta oraindik erantzunik gabe jarraitzen genuela ikusita, uztailaren 29 an bigarren instantzia bat sartu genuen, arazoaren larritasunaz abisatuz, eta gaiari lehenbailen ekitea eskatuz (erregistro zbk.:3549). Gaur den egunean, irailak 17, oraindik ez dugu behar bezalako erantzunik jaso, obran zehar egon diren arazoak haundituz joan dira, eta etorkizunerako gelditzen den benetako arazoak bertan jarraizten du. Noiz pentsatzen du udalak, sartutako instantziei idatziz erantzun, eta zuzenki afektatuak garenei behinpin, eman beharreko argibideak ematea? Nik uste dagoeneko denbora naiko egon dela. Zure eerantzunaren zain, aurretik eskermile

Erantzunak Alkate

Herritar hori,

 

Ordokin kooperatiba egiten ari den zabaltzeari buruz

 

Uztailaren 5ean udaleko teknikariak interesdunekin telefonoz mintzatu ziren, gaiai buruz informazioa emateko

 

Udaleko hirigintzako teknikariak uztailaren 11an harat joan ziren, bide publikoen inguruan izandako arazoak bideratzeko.

 

Abuztuaren 11an, udaleko hirigintzako teknikariak insteresdunekin bertze behin telefonoz mintzatu ziren, baita abuztuaren 30ean ere. Sartutako idatziko kezkak argitzeko eginahalean.

 

Irailaren 5ean, udaletxean bilera egin zuten interesdunek udaleko hirigintzako teknikariekin.

 

Telefonoz izandako elkarrizketetan eta bileran gaiaren nondik norakoak azaldu dira. Eta jakinarazi zen idatzizko txostenaren egiteak denbora gehixeago hartuko zuela, baina funtsean elkarrizketa horietan aipatutakoak izanen zirela.

 

Idatzizko txostena lehenbailehen igorri zaizue.

 

Bizkitartean,

 

Izan ongi

Joseba Otondo Bikondoa

 

Volver arriba