Atsaldeon,joan den egunean galdera bat egin nazun.Hemen igortzen dazkizut erregistroko zenbakia 2021/1326 (18/03/2021) hau bideratua dago.( sei hilabete beranduago ) eta 2021/5185, 2021ko azaroaren 30an sartua dago. Oraindik erantzunik gabe gaude. Denetara akitu gabeko prozesua 15 hilabete iraunten ari da.
Erantzunak Alkate
Egun on,
Zure proiektuaren espedientea ikusirik exekuzio proiektu berria 2021eko abenduan 14an sartu zen
Horren gainean proiektuari buruzko txostena egin zuen udalak, alderdi guztiak kontuan hartuz. Aldeko iritzia zuen txostenak.
Txosten hori 2022ko apirilean Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Sailerat igorri zen, bizigarritasun baldintzei buruzko txostena beharrezkoa delako.
Une honetan Etxebizitza Sailaren txostenaren zain dago udala. San Fermin aitzinean martxoan sartutako proiektuak erantzuten ari ziren.
Etxebizitza Sailaren txostena eduki bezain fite udalak obren lizentzia emanen du.
Edozein kezka edo arrangura duzula ez izan zalantzarik udaletxera informazioa galdetzeko
Esker mila eta izan ongi
Joseba Otondo Bikondoa