Azaroak 25 – Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

JARDUERAK

WILPF ERAKUSKETA – BAKEGINTZA FEMINISTAREN 100 URTE

Esperantzaz beteriko mezuak zabaltzen ditu gizarte baketsu, etiko eta bidezkoak eraikitzearen alde. Emakumeek eremu guztietan bakea lortzeko egindako lana erakusten du, bereziki gerra- eta gatazka-eremuetan.

📅 Azaroaren 14tik 28ra, astelehenetik ortziralera, 12:00 – 14:00 bitartean

📍 Elizondoko Lanbide Eskolan

 

 

 

BERDINZINEMA – Indarkeria matxista ikusarazteko dokumentala

El Ayuntamiento de Irún acoge el estreno de un documental sobre torturas a la última jefa de ETAIndarkeria matxistaren inguruko esperientziak eta ezagutzak partekatzeko espazioa.

📅  Azaroak 24, ortzeguna, 18:00etan

📍 Arizkuneneko hitzaldi aretoan

 

ELKARRETARATZEA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

Indarkeria matxisten aurkako ekintzak. Indarkeria matxistak desagerrarazteko gizarte osoaren konpromisoa eskatzen jarraituko dugu karriketan, eta emakume guztiei gure laguntza eskainiko diegu. Hurbildu zaitez eta erakutsi zure konpromisoa!

📅  Azaroak 25, ortziralea, 12:00etan

📍 Elizondoko plazan

 

MUGIMENDU FEMINISTAK ANTOLATUTAKO INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO EKINTZAK

📅 Azaroak 25, ortziralea, ekintza EZ MISTOAK:

20:00etan afari autogestionatua Gaztetxean

22:00etan kalejira gaztetxe aitzinetik abiatuta. Aurpegiak tapatzeko ekarri.

23:00etan DJa eta 01:00etan karaokea

 

GENERO INDARKERIAREN BIKTIMEI ARRETA INTEGRALA EMATEKO TALDEAK (BAIT) ZERBITZUAREN AURKEZPENAK

Zerbitzu espezializatuari buruzko informazioa eskainiko da. Emakumeen eta beren ardurapeko familia-unitatearen beharrei erantzun integrala ematen dien zerbitzu espezializatuari buruzko informazioa emango da. Aholkularitza legala, lanekoa, ekonomikoa eta sanitarioa eskaintzen dute, bai eta behar duen babes-mailari buruzko informazioa ere, egoeraren arabera.

📅 Azaroak 17, profesionalei zuzendutako saioa 📍 Elizondoko Osasun Etxean

📅 Azaroak 24, ikasleendako saioa 📍 Lekaroz BHI Institutuan

📅 Azaroak 28, ikasleendako saioa 📍 Elizondoko Lanbide eskolan

MEMORIA ERAIKIZ, antzerkia eta dantza 

Kolektibo gisa zeharkatuko duzue ate misteriotsua, baina norberak bere esperientzia biziko du barrenean pasatutako 35 minutuetan. Ikus-entzunezkoen, dantzaren eta antzerkiaren bidez, emakumeongana hurbiltzeko aukera izanen da, emakumeak ezagutu eta «gutariko bat» bezala hartzeko. Emakume guztioi gertatzen zaiguna –eta, beraz, jendarte osoari– gure memoria kolektiboan jasotzeko, berriz gerta ez dadin.

Pase bakoitzean 28 lagun sar daitezke gehienez. Plaza mugatuak, izena eman behar da. 948 581 279.

📅 Azaroak 27, igandea. Paseak 17:30/18:30/19:30 📍 Iruritako Gizarte Bilgunean

2022ko azaroaren 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2022ko urriko osoko bilkuran Baztango Udalak aho batez onartu du Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sarean prestatutako adierazpen instituzional hau:

GERTATZEN DA, ETA BADIRA HORREN ERANTZULEAK

Azaroaren 25ero bezala, elkarretaratzeen, manifestazioen eta adierazpenen bidez berriz ere gogora ekarriko ditugu emakumeen aurkako indarkeria betikotzen duten arrazoiak eta mekanismoak.

Hala ere, zenbait diskurtsotan berriro zalantzan jartzen da indarkeria hori, honako hau esanez: “indarkeriak ez du generorik”. Horren aurrean, azaroaren 25ean, berriz ere azpimarratu nahi dugu indarkeriak baduela generorik eta, gainera, gizartean egiturazkoa den eta errotuta dagoen indarkeria dela. Horrek azaltzen du zergatik ematen den testuinguru kultural guztietan eta maila guztietan. Izan ere, jatorria ulertuta soilik eragin dezakegu hura ezabatzen lagunduko duten egitura-aldaketa sakonak sustatzen. Indarkeria horren egiturazko erroak eta izaera kulturala ukatzeak ez digu aurrera egiten uzten eta ezkutatzen du femeninoa denari balioa kentzen dion eta emakumeak mendekotasun-egoeran jartzen dituen gizarte antolaketa bat dagoela. Gizonek eragin eta emakumeek jasaten duten indarkeria da. Horregatik, aurten gizonak premiatzen ditugu gogoeta egin dezaten emakumeen giza-eskubideen kontra doan sistema honetan duten boterearen eta parte hartzearen inguruan.

Azken urteotan gizon askok egin dute bat berdintasun aldarrikapenekin, eta maskulinitate hegemoniko tradizionalak ezarritako genero-aginduak berrikusi dituzte, gizarte berdinzaleago baten alde egiteko xedez. Hala ere, aurrera egin behar dugu, are gehiago, eta gizon gehiago inplikatu behar dira modu aktiboan, normalizatutako portaerak (norberarenak zein besteenak) eta kultura matxista betikotzen duten sinesmenak identifikatuz eta aldatuz, justifikaziorik gabe eta beste alde batera begiratu gabe.

Emakumeen aurkako indarkeria EGON BADA eta badira erantzuleak, indarkeriaren oinarria diren desberdinkeriak iraunarazi eta birsortzea eragiten duen engranajea elikatzen dutenak.

EGON BADA eta badira erantzuleak, emakumeak gutxiagotzen dituen eta aldatzeko prest ez dagoen gizarte androzentriko eta patriarkal batean bizi garelako.

EGON BADA eta badira erantzuleak, indarkeria eragiten, onartzen eta legitimatzen duten gizonak daudelako, beste alde batera begiratuz eta beraiek bezalakoen indarkeriazko jarrera matxistak justifikatuz.

EGON BADA eta badira erantzuleak, genero-ikuspegia txertatzea bermatuko duen prestakuntza falta delako, mundua ikusteko modua eraldatzeko, betaurreko moreak jantzita, gizarte-antolaketaren esparru guztietan: judizialean, heziketan, osasunean eta ekonomikoan, besteak beste.

EGON BADA eta badira erantzuleak, komunikabideek erantzukizuna emakumeengan kokatzen duten mezuak zabaltzen dituztelako, arrisku sexualaren gaineko diskurtsoarekin gertatzen den bezala, zeinak emakumeak erasoen errudun eta beren segurtasunaren arduradun egiten baititu.

Horregatik, modu kolektiboan, toki-entitateek honako hau ADIERAZTEN DUGU:

GURE GAITZESPENA, emakumeek edozein esparru eta testuingurutan pairatzen dituzten askotariko diskriminazioek eragindako indarkeria matxista mota orori.

GURE KONPROMISOA, Administrazio Publiko garen aldetik, modu aktiboan lanean jarraitzeko desparekotasunen aurka, emakume zein neskatoen aurkako indarkeria-egoeren sorburu baitira, eta horrekin batera gonbit egitea hala gobernuei eta erakunde publikoei nola nazioarteko entitateei eta gizarte zibilari, gogoeta egin eta konpromisoak har ditzaten.

GURE ELKARTASUNA, eraso edo hil dituzten emakume eta neskatoei, indarkeria sexistari aurre egin behar dioten emakumeei eta haien seme-alabei.

GIZON GUZTIAK PREMIATZEN DITUGU, adin orotakoak, konpromisoak eta jarrera aktiboak har ditzaten, emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurrean.

HERRITAR GUZTIAK GONBIDATU NAHI DITUGU jarrai dezaten emakumeen kontrako indarkeria gaitzesten eta hura deuseztatzeko konpromisoa adierazten, baita patriarkatuaren kontrol mota guztiak eta emakumeei askatasuna eta autonomia erabiltzea eragozten dieten muga eta baldintza guztiak salatzen ere, eta, hartara, azaroaren 25ean antolatzen diren jarduera guztietan parte har dezaten.

Volver arriba