AZPILKUETAKO SAN ANDRES PARROKIA

Ondarea_t

Inork ez daki Azpilkuetako eliza noizkoa den, baina argi dago 1597a baino lehenagokoa dela, urte horretan kontratatu baitzuten Joan Arrastia hargina sakristia eraikitzeko. Ondoren, XVIII. mendean, birmoldaketa handia egin zuten, neurri batean, oso-osorik ez esatearren, Mitxoakaneko Martin Elizakoetxea gotzainak ordainduta. Jaun hori Azpilkuetako Doneberria etxekoa zen, izatez.

 

Eliza barrokoa da, latindar gurutzeko oinplanoarekin, lau atalez osatua, zabalagoa den gurutzadura barne. Guztira, bost erretaula barroko ikus daitezke, dotore apainduak eta hornituak. Ebanjelioaren aldean, Andre Maria bakardadekoaren erretaula dago, nitxo edo horma-hobi tankeran, eta, gurutzaduraren hegal batean, berriz, Andre Mari arrosariokoaren erretaula. Erretaula nagusia San Andresi eskainia da. Epistolaren aldean, beste bi erretaula daude, Santa Barbararena eta Gurutziltzatuarena. Guztiak 1752koak dira, eta Luis Salvador Carmona maisuak egindako irudiak dauzkate.

 

Volver arriba