Baztango Euskararen I. Plan Estrategikoa
Euskara_as
Baztango Udalak 2024-2027 bitarteko Euskararen I. Plan Estrategikoa onartu du. Prozesuak egungo eta etorkizuneko helburuak marraztu eta euskararen normalizazioa bultzatzeko elkarlanerako eta koordinaziorako bideak paratuko ditu.
Planaren helburu nagusia Gure gizartea osatzen duten eragile publiko zein pribatu guztientzat marko eta bide orria eskaintzea datorren urteetarako, euskal hiztunak sortu eta ahalduntzeko zein euskararen komunitatea sendotzeko. Bertzela erranik, BAZTANGO udalerrian euskararen erabilera handitzea, batez ere haur eta gazteen eremuan. Horrez gainera, Baztanera bizitzera etorri berri direnei euskara ikasteko bidea erakutsi eta erraztea du xede. Era berean, eragileekin elkarlana lantzea eta sinergiak batzea da. Horretarako bortz ardatz landu ditugu:
1. GOBERNANTZA
2. JARRERAK / MOTIBAZIOAK
3. EZAGUTZA / GAITASUNA
4. ERABILERA / ELKARRERAGINA
5. IKERKETA / BERRIKUNTZA
6. EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA
Kontuan hartu behar dugu BAZTAN UEMAko udalerria dela. Beraz, udalerri euskaldunen zaintza eta garapena, eta bertako herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzeari garrantzia handia eman diogu.