Baztango mintzo erabiltzeko gida
Euskara_as
Gida-liburuxka hau Baztango euskara, ahoz nahiz idatziz, ongi erabiltzen laguntzeko eskuliburua da. Izan ere, egunerokoan mintzatzean ibili ohi ditugun hainbat solas idazteko orduan baztertzen ditugu egokiak ez direlakoan eta horien ordez hedadura zabalagoa duten (baina ez gureak baino zuzenagoak diren) bertze batzuk ibiltzera jotzen dugu.
Baztango mintzamoldea erabiltzeko gida erabilgarri honek bi helburu nagusi ditu: baztandarrei beren mintzamoldea, solasean nahiz idaztean, erabil dezaten segurtasuna ematea eta baztandarrak ez direnei hemengo euskararen ezaugarriak ezagutu eta balioesteko bidea ematea, beraiek ere erabiltzeari ekin diezaioten.
BAZTANGO MINTZOA ERABILTZEKO GIDA
