
MENDEKOTASUNA DUEN FAMILIAKO NORBAIT ZAINTZEN DUZU?
PARTE HARTU!!!

PARTE HARTU!!!

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna dela eta, Sakanako, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako, Larraun aldeko, Leitza aldeko eta Ultzama aldeko berdintasun eta euskara zerbitzuek Emakume* izateko 60 modu izeneko irakurketa-gida kaleratu dute.

Gaur, otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da, zientzian, teknologian, ingeniaritzan, artean eta matematiketan (STEAM) emakumeek egiten duten ekarpena ikusarazteko eta arlo horietan oraindik ere dauden genero-arrakalak eta desberdinkeriak agerian uzteko.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko, Baztango Udalak, BERTAN Elkartearekin elkarlanean, bat egin dute Elhuyarren “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin.

AMARTEAN Taldea hilean behin bilduko da Arizkunenean, 17:00etatik 18:30era, honako datetan: urtarrilak 29, otsailak 26, martxoak 26, apirilak 23, maiatzak 28 eta ekainak 18. Saio guztiak presentzialak izanen dira eta PAREAN Elkarteak dinamizatuko ditu, ikuspegi profesional eta feministatik.

Berdintasunaren alde lanketa bat abiatzeko gizon talde bat martxan egonen da urtarriletik ekainera bitartean, hilabetean behin, larunbatetan, 9:30-12:30 bitartean Doneztebeko Nafar Lansareko bulegoetan.

Indarkeria matxisten aurkako mobilizazioa. Indarkeria matxistak desagerrarazteko gizarte osoaren konpromisoa eskatzen jarraituko dugu karriketan, eta emakume guztiei gure laguntza eskainiko diegu. Hurbildu zaitez eta erakutsi zure konpromisoa!
BAZTANGO UDALAREN JABETZAKO ETXEBIZITZAK ESLEITZEKO BALORAZIO PROZEDURA. ORONOZKO ETXEBIZITZAK. BEHIN - BETIKO ZERRENDA.ORONOZKO_ETXEBIZITZA_BEHIN_BETIKO_ZERRENDA_-_SEFYCU...