ALBISTEAK - Gaurkotasuna

2023ko ekainak 19 | Gaurkotasuna

Bortzirietako eta Baztango Berdintasun Zerbitzuek indarkeria matxista kasuen arretan profesionalen gaitasunak sakondu eta hobetzeko ikastaroak egin dituzte

Indarkeria matxista kasuetan ematen den arretan profesionalen gaitasunak sakondu eta hobetzeko helburuarekin Baztan eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuek hainbat prestakuntza saio antolatu dituzte  gure bailarako profesionalendako. Malerrekan Berdintasun Zerbitzurik egon ez arren, bertako profesionalei ere gonbitea luzatu zitzaien, lurralde osoan zehar genero indarkeriaren arretan gaitasunak hobetzeko helburuarekin.

2023ko maiatzak 19 | Gaurkotasuna

ORGANIKOPA LEHIAKETA

MARTXAN DA ORGANIKOPA LEHIAKETA!!!! Animatu eta bereizi organikoa, zure herria irabazle egiteko!!!

2023ko apirilak 26 | Euskara zerbitzua

“Atzoko, gaurko eta biharko sareak” lelopean Baigorri eta Baztango gazteen arteko topaketa ospatu zen Amaiurren joan den asteburuan

Amaiurko herrian izan zen, apirilaren 14ko asteburuan, Baigorriko eta Baztango Udalek antolaturiko bi bailaretako gazteen arteko topaketa. Topaketan 12 eta 15 urte bitarteko 36 gaztek hartu zuten parte eta Amaiurko herrian egin zuten topo, mugako bi aldetako biztanleen antzinako harremanak berreskuratzeko eta euskara zabaltzeko, erabiltzeko eta euskalkiak partekatzeko helburuarekin.

2023ko apirilak 11 | Euskara zerbitzua

LITERATURA GERALDIAK 2023

2023. urteko udaberriarekin batera ekimen berria paratu dute martxan Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak, LITERATURA GERALDIAK izenekoa.

1 6 7 8 9 10 14
Volver arriba