ALBISTEAK - Zerbitzuak

2024ko martxoak 26 | Gaurkotasuna

BAZTANGO UDALA, MUGIMENDU FEMINISTAREKIN LANKIDETZAN, LANEAN ARI DA 2024KO BESTAK EMAKUMEENDAKO SEGURUAK IZAN DAITEZEN

Ahalegin bateratu batean, Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Berdintasun Zerbitzuak, tokiko mugimendu feministarekin elkarlanean, ekimen bat iragarri dute herritarrak eta funtsezko eragileak prestatzeko, 2024an besta-inguruneetako indarkeria matxistei eta sexualei aurre egiteko eta artatzea eta prebentzioan aurrera pausuak egiteko asmoarekin. Ekimen hau nagusiki hiru taldetan zentratzen da: herri bakoitzeko besta-komisioak eta Baztandarren Biltzarreko kideak, ostalaritzako negozioak eta eta Brigada Moreak antolatzeko edo horietan parte hartzeko interesa duten herritarrak oro har.

2024ko urtarrilak 25 | Gaurkotasuna

Etxeko eta zaintzako langileen egoera ikustarazteko eta hauen eskubideen inguruan sentsibilizatzeko ZAINTZA ERDIGUNEAN kanpaina

Lan eskubideen eta genero berdintasunaren defentsaren esparruan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Berdintasun Zerbitzuak ZAINTZA ERDIGUNEAN kanpaina abiatu dute, etxeko eta zaintzako langileen lan-baldintzak ikusarazteko. Kanpaina honekin mugimendu feministak 2023ko azaroaren 30erako sustatutako zaintza greba eta ordura arteko lanketa guztia balioan jarri eta aprobetxatu nahi du Udalak, Baztango jendartea sentsibilizatzen eta informatzen segitzeko.

2023ko abenduak 13 | Gaurkotasuna

Baztango Udalak emakumeen kontrako indarkeriaren aitzinean jarduera koordinatzeko lehen tokiko protokoloa sinatu du

Baztango Udalak bere lehen protokoloa sinatu du, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako prozedurak eta ekintzak koordinatzeko. Sinadura ekitaldian, Nafarroako Berdintasun Institutuko, Osasunbideko eta Gobernu Ordezkaritzako ordezkariak izan dira, Baztango Udalak indarkeria matxista kasuak artatzeko eta desagerrarazteko duen konpromisoa islatzen duen urrats esanguratsu hori babesteko.

2023ko azaroak 6 | Gaurkotasuna

BAZTANGO UDALAK “MENOPAUSIA eta KLIMATERIOA” ekintza zikloa ANTOLATU DU AZAROAN

Emakumeok*, bizitzan zehar, gure garapen pertsonalerako garrantzizkoak diren garai diferenteak pasatzen ditugu. Pubertatea, amatasuna eta klimaterioa dira honen adibide batzuk. Garai bakoitzean sentsazio desberdinak sentitu ahal ditugu... baita zalantzak, beldurrak, kezkak etab. sortzen ahal dituzten sentsazioak. Ziklo menstruala, hasi bezala, amaitu egiten da, lehenago edo geroago.

2023ko uztailak 21 | Gaurkotasuna

Bestak gozatu ditzagun, denok elkarrekin, inor kanpoan utzi gabe

Heldu den astean ospatuko dira Elizondoko Santio bestak. Besta giroak hartuko ditu karrikak, eta denek ongi pasatzea izanen dugu helburu. Halere, denek ez ditugu bestak modu berean bizitzen, hori argi dago. Indarkeria sexistek eta horiek pairatzeko mehatxuek emakumeen eta LGTBI+ pertsonen gozamena mugatzen dute, desberdintasun handi bat sortuz. Bestak bizitzaren erdigunean daude, ideia eta baloreen munduarekin estuki lotuak daude eta, hortaz, herriaren nortasunarekin eta jendarte egiturarekin ere bai. Bestetan burutzen diren ekintzak erranahi politiko eta sinbolikoa duten kultur adierazpenak dira eta gure kultura ezaugarritzen dute.

Volver arriba