Desearía saber si desde 2011 el Ayuntamiento de Baztan ha pagado las cantidades previstas en el plan de amortización de deuda concertado con las respectivas entidades bancarias o si, por el contrario, se han abonado mayores cantidades y en qué cuantía para adelantar el vencimiento de los créditos existentes, así como los importes de la deuda municipal a 31 de diciembre de 2011, 2012 y 2013. L.M.S.A. (2014/04/29) (ESKAERA JATORRIZKO HIZKUNTZAN)

Erantzunak Alkate

Egun on,

 Udalaren zorra ordaintzearen gainean helarazi diguzun galderari erantzunez, honako hau adierazi nahi dizut: Udalak 2011tik dagozkion banketxeekin adostutako amortizatze planean aurreikusitako kopuruak ordaindu ditu. 2011 urteak 33.000 euroko amortizatze ez-ohikoa izan zuen. Horren arrazoia udal langileen lansarien jeitsiera, 12/2010 Foru Legeak ezarria, izan zen. Hala bada, urte horretan ez bertze guztietan honako hauek izan dira kopuruak: 628.933,32 € (2011n), 595.908,79 € (2012an) eta 595.933,32 € (2013an).

 Aipatu kopuru horiek 1.820.775,43 €ko zenbatekoa egiten dute. Horretaz gain, joan den legealdian Udalak Erregereneko Mankomunitatearen kontutik, eta Mankomunitate horrek jakin gabe, atera eta gastatu zuen dirua ere ordiandu dugu. Ateratako kopurua 185.361,13 € ziren eta horietatik 130.000 € itzuli dira dagoeneko, 2014an itzulitakoa barne. Guztira 2.000.000 € inguru amortizatu dira. 2011ko ilbeltzaren lehenean zegoen zor bizia 8.977.540,88 € ziren, 2012ko ilbeltzaren lehenean zegoena 8.348.607,56 € ziren, 2013ko ilbeltzaren lehenean zegoena 7.752.698,77 € eta 2014ko ilbeltzaren lehenean 7.156.765,45 €.

Zorra ordaintzeaz gain, zor metatuagatik ondoko kopuru hauek ordaindu dizkiegu banketxeei: 206.676,89 € (2011n), 229.184,66 € (2012an) y 129.088,52 € (2013an).

 Jakin nahi zenituenak argitu dizkizudalakoan, adeitasunez,

 Garbiñe (2014/05/14)

Volver arriba