Egun on Joseba, Orain duela hilabete bat gutun bat hartu ginuen Nafarroako Gobernutik expediente batekin. Piszinaren baimena ukatuta ohartu zirela borda (baserri bat zen, ez borda bat) etxebizitza bihurtua ginuela eta gero egurtegiako ixtorioa. 10 egun gintuen alegazioak eta dokumentazio guzia aurkezteko. Baimen guziak ditugu, salbu garagearena baina hor ere legeztako tramitean dela justifikatu dugu. Normalki beraiek paper guzi hoiek izan behar dituzte, bederen hola beharko zen. Abokatu bat hartu behar izan ginuen hori egiteko guk ezpaitugu legez fitsik konprenitzen eta epe hortan dena sartzeko. Abokatua pagatu behar izan dugu, aintxu 500€, nonbait norbaitek bere lana ezpaitu egin eta han paperak faltan dituztelako. Eztakit Baztandik bialiak izan diren edo ez baina guk dakiguna da guk dokumentazio guzia baginuela eta dena legez egina dela. Gure galdera da, zergatik pagatu behar dugu guk abokatu bat norbaitek egin behar zuen lana egin ez duelako? 500€ dire eta ezin dugu hori asumitu. Erranen nauzu zerbait, Milesker eta ongi izan, Eukene
Erantzunak Alkate
Egun on Eukene,
Administrazioa bakoitzak bere eskumenak ditu, hori dela eta administrazio batek ez du zergatik espediente baten informazio guztia izan, normalki bere eskumenekoak diren informazioak bertzerik ez ditu. Obra baimenak adibidez Baztango Udalak ematen ditu, ez Nafarroako Gobernuak. Hortaz, beren eskumenekoa ez den neurrian normalki ez du horren berririk izanen Nafarroako Gobernuak. Horrelakoetan, administrazio batek bertzeari informazioa eskatzen dio eta informazioa arazorik gabe ematen da. Kasu honetan, Baztango Udalak ez du Nafarroako Gobernuaren aldetik informazio eskaririk hartu.
Joseba Otondo Bikondoa