ELIZONDOKO SANTIAGO PARROKIA

Ondarea_t

1916 eta 1925 artean egindako eraikin handia da, eta Elizondoko Foruen plazan zegoen XVI. mendeko eliza zaharra ordezkatu zuen. Hona ordezkapen horren zergatia: eliza zaharra oso kaltetua geratu omen zen 1913ko ekainaren 2ko uholdeen eraginez, eta, kalte horiek zenbaterainokoak ziren ikusita, egun dagoen leku berean berreraiki zuten.

Eliza hau arkitektura erlijioso tradizionalaren ereduari jarraiki egina da. Latindar gurutzeko oinplanoa du eta nabea bost ataletan banatzen da. Gurutzadura zabala eta burualde pentagonala ditu. Altxaerak XVI. mendeko arkitektura gotikoan inspiratuak daude, baita zirkulu-erdiko arku beheratua ere; arku horrek gurutzaduraren edo burualdearen gainean ikusten diren korua eta izar erako gangak eusten ditu. Gurutzaduraren bi alboetan, bi erretaula daude. San Joserena da bat eta Andre Mari arrosariokoarena bestea, eta, XVII. mendeko artelan barrokoak badira ere, biak aldatu ziren XX. mendean eliza lekualdatu zenean. XX. mende hasierakoa da, halaber, elizako erretaula nagusia: Santiago ikus daiteke zaldi gainean, San Frantzisko Xabierkoa eta Karmengo Andre Maria ondoan dituela.

Eliza kanpoaldea harlandu gorriz egina dago. Hiru arkudun portikoa eta albo-galeriak dauzka, baita oinplano karratuko bi dorre ere, kupula eran amaituak. Azken horiek barroko estilokoak dira; izan ere, eliza zaharreko erloju-dorreari zegozkionak aprobetxatu ziren eta eredu gisa erabili beste dorrerako.

Volver arriba