ERRATZUKO SAN PEDRO PARROKIA

Ondarea_t

Herri erdian kokaturik, Erratzuko San Pedro eliza ikus daiteke. Harlandu onez egina dago, baina, eraikuntzari dagokionez, historia korapilotsua du. Dokumentuetan, XVI. mendeko azken hamarkadakoak dira lehen datuak. Eliza, antza, txiki geratu zen, zeren eta, 1927an, nabea handitu zioten, gurutzadura erantsi eta sakristia berritu. Dorrea eta portikoa, berriz, 1751n erantsi zitzaizkion. Azken berreraikuntza handia 1913ko uholdeen ostean etorri zen, kalte handiak egin baitzituen elizan. Kronika batzuek diotenez, urak bertikalki zartatu edo apurtu zuen eliza: sakristia deseginda geratu zen, eta burualdearen horma txikitu zuen erretaula nagusiraino.

Latindar gurutzeko oinplanoa du, hiru ataleko nabearekin, horietako bat, agian, XVI. mendeko elizari dagokiona. Kanpoaldea oso oparoa da arkitekturari dagokionez. Harlandu gorria, portalea eta klaustroa ikus daitezke. Azken hori ezaugarri ezohikoa parrokia baterako.

Barrualdean erretaula bat dago. Andre Mari arrosariokoarena da, XVIII. mendearen lehen erdikoa, eta, horren alboan, San Frantzisko Xabierkoarena ageri da. Erretaula nagusia, berriz, XX. mendekoa da, neogotikoa hain justu, eta uholdeek txikitu zuten hura ordezkatzeko egina da.

 

Bitxikeria modura, zera jartzen du inskripzio batean: Andre Mari arrosariokoaren irudia, hots, sakristian zegoena, “urak garraiatu zuela 1913ko uholdeen eraginez, eta Arizkungo Arozaenea bordan aurkitu zutela”.

 

Volver arriba