08 de junio de 2021

LIBURU-KLIKA irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina berria

Euskaraz irakurtzea bultzatu nahi du LIBURU-KLIKA izeneko kanpaina berri honek.
Eskualdeko euskara zerbitzuek antolatu dute eta eta udan izanen da martxan, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean. Liburu bat irakurri eta ondotik haren inguruko aipua edo iritzia elkarbanatu sare sozialetan edo euskara zerbitzura bidaliz. Hori egiten duten herritarrek euskarazko liburuak erosteko opari txartela jasoko dute, eta txartel horri esker %30eko deskontua eginen diete Baztango liburu-dendetan.

Helburuak
Honako hau da proposamen honen xede nagusia:

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
  • Gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea.
  • Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
  • Euskal liburugintza indartzea.
  • Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
  • Esperientzia literarioak konpartitzea.

 Urratsak

  1. Parte hartzaileak euskarazko liburu bat hautatuko du, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta, eta irakurriko du.
  2. Sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Tik Tok, You Tube edo Twich) liburu horren inguruko zerbait (aipu bat, gomendio bat, kritika bat, bitxikeria bat) zabalduko du. Bideo bat, argazki(-muntaia) bat edo post bat izan daiteke. Hori bai, ezinbestekoa da liburuaren izenburua garbi ikustea, baita #liburu-klika traola ere. Sare sozialik ez dutenek egindakoa zuzenean e-postaz bidaliko dute euskara zerbitzura.
  3. 12 urtetik beherakoek liburuaren protagonistetako baten marrazkia egin edo idatziz beste bukaera bat emango diote liburuari eta e-postaz bidaliko dute euskara zerbitzura.
  4. Parte-hartzaileei euskarazko liburuak erosteko opari-txartelak helaraziko zaizkie, eskualdeko liburu dendetan erabili ahal izateko. Txartel horiek erabilita, liburuak %30 merkeago erosi ahal izanen dituzte (gehienez ere 15 euroko oparia izanen da liburu bakoitzarekin). Opari txartelak irailean banatuko dira eta iraila osoan erabili ahal izanen dira. Pertsona bakoitzak 3 opari-txartel jasoko ditu gehienez.
Liburu-denda laguntzaileak

  • Altxuko-denda (Erratzu)
  • Arkatz (Altsasu)
  • Astitz (Leitza)
  • Axular (Elizondo)
  • Elustondo (Irurtzun)
  • Kaxeta (Etxarri Aranatz)
  • Igone (Bera)
  • Lanbroa (Lekunberri)
  • Liburunda (Altsasu)
  • Maimur (Leitza)
  • Martxueta (Irurtzun)
  • Nafarpress (Elizondo)
  • Ostiz (Doneztebe)
  • Purienea (Bera)
  • Telletxea (Lesaka)
  • Xagu (Lesaka)
Eskualdeko liburutegi publikoak

  • Altsasu
  • Arbizu
  • Bera
  • Doneztebe
  • Elizondo
  • Etxalar
  • Etxarri Aranatz
  • Irurtzun
  • Larraintzar
  • Lakuntza
  • Lekunberri
  • Leitza
  • Lesaka
  • Olazti
  • Urdiain
  • Ziordia

Erakunde antolatzaileak

  • Baztango Udala
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
  • Malerrekako Mankomunitatea
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
  • Sakanako Mankomunitatea

Erakunde laguntzailea

Nafarroako Gobernua

Orrialde digitala ere baduzue informazio guztiarekin.

Eta hemen bideoa :

https://spark.adobe.com/video/huK3kz49rMt2h

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen CUIDARSE EN LA TRANSICIÓN

CUIDARSE EN LA TRANSICIÓN

Los Servicios Sociales y los Servicios de Deportes e Igualdad de Baztan impulsan un programa para promover el bienestar integral durante el climaterio y la menopausia

Imagen Los Servicios Sociales y de Igualdad de Baztan impulsan una nueva edición de AMARTEAN, un grupo participativo dirigido a madres

Los Servicios Sociales y de Igualdad de Baztan impulsan una nueva edición de AMARTEAN, un grupo participativo dirigido a madres

Tras la experiencia de la primera edición en 2026, el grupo inicia un nuevo curso apostando nuevamente por la participación activa de las propias mujeres. Por ello, antes de comenzar las sesiones, se celebrará una reunión de organización en la que serán las participantes quienes definirán conjuntamente el funcionamiento del grupo: la frecuencia de los encuentros, los horarios, las fechas, los temas que desean abordar y la forma de trabajar.

Volver arriba