Dirigido a:
Alkatea/Alcalde
03-10-2025
Egun on, 24/8/24an instantzia bat aurkeztu nuen Zugarramurdi eta Sara lotzen duen bidearen asfaltoaren egoera tamalgarriaren plano eta argazkiekin batera, Loribentatik pasata. Gaur egun, urtebete baino gehiago pasa ondoren, bidea konpondu gabe dago oraindik, eta nik ez dut inolako erantzunik izan nire eskaerari. Zirkulazio handiko bidea da, autoak, traktoreak, 4 x 4, obra-kamionak, trailerrak, etab. urteko egun guzietan, eta, gaur egun, bidea ez dago hain \"sendo\". Egun hauetan ikusi dut zenbait bide konpontzen ari direla inguruan (50 m-ra) eta \"inork ez daki ezer\" bide honetaz. 24/8/24an aurkeztutako eskabidean aipatutako zatiaren konponketa kontuan hartzeko adeitasuna izango al zenukete faborez? Ezin hobea izanen zen makineria aipatutako zatia konpontzeko urbil dagoela aprobetxatzea. Nire eskaerari erantzungo diozulakoan, har ezazu agur bero bat.
17-10-2025
Egun on:Hasteko, esker mila asfaltoaren egoeraren berri emateagatik. Iaz egindako eskaera kontuan hartu genuen eta aurtengo aurrekontuetan diru sail bat gorde genuen konponketarako. Aipatzen duzun bezala, inguru horretan asfaltatze lanak egiten ari dira eta Loribentako eremuan ere asfaltatze lanak aurreikusiak daude. Beraz, ez badituzte dagoeneko egin, ondoko egunetan eginen dituzte asfaltatze lan horiek.Esker mila
