Iepa! Lehen ere galdera egina nuen gai honi buruz, baina erantzunik jaso ez nuenez, berriro ere galdetzen dut. Ikusi dut Elizondoz gain beste herri batzuetan ere zuntz optikoa sartzen ari direla. Jakin nahiko nuke, zuntz optiko hau etxeetarat iritsi behar den edo eskola eta mediku etxerat bakarrik iristsiko den. Jakin nahiko nuke, batez ere Iruritan, baina baita beste herrietan ere bai. Baita ere jakin nahiko nuke ze konpainiarekin egiten ari diren instalazioak. Movistar, Adamo, Vodafone, Masmóvil, etab. Millesker, Joxe Mari (PREGUNTA EN IDIOMA DE ORIGEN)
Erantzunak Alkate
Egun on Joxe Mari Hasteko, barkamen eskea erantzun berantiarrarengatik. Erantzun genuelakoan nengoen. Nafarroako Gobernuak Nasertic enpresa publikoaren bidez Nafarroako herri kozkorrenetarat zuntza eramanen du. Zuntza errepide nagusiaren bazterra baliatuz hedatzen ari dira, hortaz, errepidearen ondoan dauden herrietarat ere ailegatuko da. Gobernuaren zuntza gobernuaren eraikin publikoetaraino eramanen dute: osasun etxe, ikastetxe… Aldi berean, Nafarroako Gobernuak zuntz muturra herri horien sarreran utziko du eta interesa duten enpresa pribatuek herrietan hedatuko dute. Baztanen adibidez Movistar Elizondon hedapena egiten ari da. Adamok berriz Oronoz, Arraioz eta Elizondon egiteko asmoa du. Iduriz Iruritan ere bai. Gainerakoan, Gestel irrati frekuentzia bidez zerbitzua ematen ari da, eta modu horretan bailarako bertze zenbait tokitarat ailegatzen da. Bertze enpresa batzuk ere irrati frekuentzia bidez emateko interesa agertu dute, baino oraino ez dira hasi. Izan ongi Joseba Otondo Bikondoa (2020/01/10) |