05 de abril de 2022

KORRIKA Baztanen!

Baztandarrek gaur goizaldeko 5:00etan hartu dute KORRIKAren lekukoa, Izpegin, eta 40 km-ko ibilbidea osatu artio ibili da Korrika Baztanen barrena.

Bailarako eragile aunitzen eskuetatik pasatu da lekukoa: Baztango Gazte Asanbladak hartu du lehenbizikoa eta Jubilatu mendizaleek hondarrekoa. Tartean ikastetxeak, Guraso Elkarteak, aisialdi eta kirol elkarte eta taldeak, gazteak, Baztango AEK, suhiltzaileak, eta Baztango herriak nola BAZTANGO UDALA.

Beheitiko argazkian Joseba Otondo alkatea, zinegotziak eta udaleko langileak ageri dira BAZTANGO UDALAK lekukoa hartu duen unean.

 

 

 ARGAZKI GEHIAGO KORRIKAko lotura honetan:  https://cutt.ly/tFrCoHL 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba