EUSKARAZ KILIKA: Aisialdirako online eskaintza berria
Albisteak_ac
Ezagutzen al duzu EUSKARAZ KILIKA egitasmoa?
Aisialdian euskaraz aritzeko onlineko ekintza da.
NORENTZAT:
D ereduko 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta eremu eta herri desberdinetako haurrak -sarean bada ere- elkartzeko aukera ematen du.
NOLA:
Begiraleak taldean jolas desberdinak proposatuko ditu, eta taldeka erronkei erantzungo diete.
HELBURUAK:
Egitasmo honen helburuak honakoak dira:
– Haurrak euskaraz trebatzea (eta eskolan hobeki aurrera egin dezaten erraztea).
– Nafarroako haur euskaldunen artean euskarazko harremanak sortzea.
– Haurrek eta gazteek euskaraz gozatzeko aukera izatea: euskara modu ludiko eta dibertigarrian praktikatzea.
– Pandemia egoeran aisialdi euskaldun, ez lehiakor eta sortzailea bultzatzea.
IZEN-EMATEA:
Izena emateko: https://forms.gle/s4AxVs8tMs2EDQ2b8
Informazio gehiago: www.dindaia.eus / info@dindaia.eus / 650758454
Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako ekintza da eta doan eskaintzen da.