Euskarazko udalekuak
Albisteak_ac
Euskal Herriko hainbat tokitan udalekuak antolatzen dira eta bilduma honek eskaintza zabal horren informazio eta xehetasun guztiak dakartza.
Baztango Udalak Euskal Herrian barrena eskaintzen diren euskarazko udalekuen eskaintza bildu du, Nafarroako bertze hainbat toki entitateetako euskara zerbitzuekin batera. Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute, bertzean, berriz, DBHko ikasleei zuzendutakoa. Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Interesa dutenek erne ibili beharko dute, izen emate batzuk dagoeneko irekiak daude eta!