2. deialdia!!! MOTOZERRA ETA DESBROZADORA – EMAKUMEENDAKO LANTEGIA

2026ko maiatzak 29 - 2026ko maiatzak 30

Foto evento

    Baztango Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bidez, “Motozerra eta desbrozadora – emakumeendako lantegi praktikoa”ren 2. deialdia antolatu du.

    2. lantegi hau, lehenengo deialdiak izan zuen erantzuna ikusita,  maiatzaren 29an, ortzirala, 17:00etatik 20:00etara eta maiatzaren 30ean, larunbata, 10:00etatik 13:00etara burutuko da.

    Lantegi honek emakumeei motozerra eta desbrozadora bezalako tresnak modu seguru eta egokian erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko espazio praktikoa eskainiko die. Saioetan segurtasun arauak, tresna mota desberdinak, egin daitezkeen lan sinpleak, tresnen erabilerarekin lotutako arriskuak eta prebentzio neurriak landuko dira. Ekimen honen bidez, Baztango Udalak emakumeen autonomia sustatu nahi du tradizionalki maskulinizatuak izan diren lanetan, aukera berdintasuna bulkatuz eta landa eremuko lanekin lotutako ezagutza eta trebetasunetara emakumeen sarbidea erraztuz.

    Udaletik emakume guztiak animatzen dituzte lantegi praktiko honetan parte hartzera. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, Baztango Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jarrita: 613 003 634 telefonora deituz edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.

     

    DATAK eta ORDUTEGIAK:

    • MOTOZERRA: Maiatzak 29, ortziralea, 17:00 – 20:00 bitartean
    • DESBROZADORA: Maiatzak 30, larunbata, 10:00 – 13:00 bitartean

    Lekua: Juanjo Atxa Mindegia Pilotalekuan

    Izen-ematea beharrezkoa: Baztango Berdintasun Zerbitzua 613 003634; berdintasuna@baztan.eus

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba