AMArtean zikloaren baitan, ekainaren 12an, “Ama ta Asunak” obra grafikoaren aurkezpena June Baonza Pagaldairen eskutik
2025eko ekainak 12 | 17:30

Ekainaren 12an “Ama ta Asunak” izeneko 6 obra grafikoko erakusketa eta dokumental baten proiekzioa eginen da, June Baonza Pagaldai diseinatzaile grafikoa eta ilustratzaileak aurkeztuta. Ekitaldia ekainaren 12an, asteazkena, 17:30 eta 20:30 bitartean izanen da, Arizkuneneako hirugarren solairuan. Arratsalde osoan ikusi ahal izanen ditugu obrak eta proiekzioa, baina artistarekin pasea partekatzeko hitzordua 17:30ean da.
Proposamen artistiko hau AMArtean zikloaren parte da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatu dutena, amatasunari eta bere adierazpen ezberdinei buruzko elkarrizketa sakonak sustatzeko helburuarekin.
“Ama ta Asunak” lanak amaren eta alabaren arteko harremanari begirada intimoa eta poetikoa eskaintzen digu. Bere lentearen bidez, haurtzarotik eratzen ditugun loturei, heredatzen ditugun ikaskuntzei eta emakumeen belaunaldien artean partekatutako isiluneei buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzten keinuak, begiradak eta uneak atzematen ditu Baonzak.
Erakusketa honen indarra aldi berean sentiarazteko eta pentsatzeko duen trebetasuna da. Gogorarazten digu amaren zaintza eta maitasuna ez direla ideia abstraktuak bakarrik, baizik eta egunez egun, itzalean eta itzaletik aunitzetan, eraikitzen diren errealitateak. Irudi horien bidez, amatasuna irudikatzeko modu tradizionalak ere zalantzan jar ditzakegu, eta narratiba berriak zabaldu bazterretatik.
Komunitate osoa gonbidatzen dugu proposamen artistiko hau bere gain hartzera. Amatasunak, bizitzako edozein esperientziak bezala, ikuspegi desberdinetatik begiratzea merezi du. Horrelako erakusketek egoteko eta harremanak izateko moduak aztertzeko eta eraldatzeko aukera ematen dizkigute. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea bertaratzeko, begiratzeko eta zirrara eragiteko gogoa baino ez.

