AMARTEAN ama taldea – 2026ko urtarriletik aitzin

2026ko urtarrilak 29 - 2026ko ekainak 18 | 17:00 - 18:30

Foto evento

    Baztango Udaleko Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek interesa adierazi duten pertsonekin elkarlanean eta PAREAN Elkartearen gidaritzarekin, AMARTEAN ama talde egonkorra sortzeko urratsa emanen dute. AMArtean zikloaren balorazio positiboaren ondotik, amatasunen inguruan hausnarketa partekatua eta sostengu kolektiboa lantzeko beharra agerian gelditu da, eta horri erantzuteko sortu da talde berria.

    AMARTEAN Taldea hilean behin bilduko da Arizkunenean, 17:00etatik 18:30era, honako datetan: urtarrilak 29, otsailak 26, martxoak 26, apirilak 23, maiatzak 28 eta ekainak 18. Saio guztiak presentzialak izanen dira eta PAREAN Elkarteak dinamizatuko ditu, ikuspegi profesional eta feministatik.

    Taldea irekia izanen da amatasun feministetan interesa duten ama guztiendako, parte hartzeko prest daudenendako eta espazio seguru baten irizpideak errespetatuko dituztenentzat: konfidentzialtasuna, errespetua, entzute aktiboa eta epaiketarik eza, bertzeak bertze. Helburua amatasunaren bizipen anitzak partekatzeko, emozioak lantzeko eta zaintza kolektiboaren ikuspegitik sareak ehuntzeko gune egonkor bat sortzea da.

    Baztango Udaletik azpimarratu nahi dute ekimen honek ez duela erantzun bakarrik ematen, baizik eta galderak elkarrekin pentsatzeko eta amatasuna bakardadetik ateratzeko aukera eskaintzen duela. Horregatik, interesdun guztiei izena ematera eta parte hartzera animatzen diete.

    Izena-emateko: https://labur.eus/AMArteanTaldeEgonkorra

    Informazio gehiagorako: 613 003 634 Berdintasun Zerbitzua

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba