ANARI Kontzertua

2025eko azaroak 2 | 18:00

Arizkunenea

Foto evento

    Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, HabiakZebraIrla IzanZure aurrekari penalakEpilogo batCoupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu.

    Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.

    Beste musikari batzuekin batera, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da.

    Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.

    https://www.youtube.com/watch?v=fao20vtn8cA&t=10s

    Volver arriba