
Besta giroan indarkeria matxistaren arreta hobetzeko formakuntza saioak
2026ko apirilak 25 - 2026ko ekainak 6

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Berdintasun Zerbitzuak “Besta giroan indarkeria matxista eta sexistari arreta egokia emateko formakuntza saioak” antolatu dituzte, besta seguruago eta parekideagoak sustatzeko helburuarekin. Bi saio izanen dira, eta herritarrak bi egunetako batera etortzera gonbidatu nahi dituzte: apirilaren 25ean edo ekainaren 6an, larunbatetan, 10:30etik 12:30era, Arizkuneneako hitzaldi aretoan.
Formakuntza herritar guziei zuzendua da, baina bereziki besta komisioetako kideengana eta azken urteetan gure herrietan antolatzen hasi diren brigada moreetan parte hartu nahi dutenengana iritsi nahi da. Saioetan prebentziorako gakoak, jarduteko irizpideak eta indarkeria matxistako egoeren aitzinean lehen arreta egokia nola eman landuko dira, erantzun koordinatu eta eraginkorra bermatzeko; hori guzia aurreko urteetako esperientzietatik eta ikasitakotik abiatuta.
Azken urteetan, BRIGADA MOREAK bezalako herri-ekimenak funtsezko tresna bilakatu dira besta giroan eraso matxistak prebenitzeko eta artatzeko.
ZURE HERRIKO BESTETAN BRIGADA MOREA ANTOLATU NAHI DUZU EDO BERTAN PARTE HARTU? Edozein egoeraren aitzinean beharrezkoa den informazioa biltzen duten materialak eskuratzeko, irizpide orokor batzuk argi izateko eta erantzun egokia emateko, etor zaitez saio hauetako batera.
Izen-ematea beharrezkoa da:
689 035 078 / 613 003 634
✉️ gizartezerbitzua@baztan.eus / berdintasuna@baztan.eus
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK



