EMAKUME ARTISTEN ZIKLOA

2026ko maiatzak 11 - 2026ko maiatzak 18 | 17:30 - 19:30

Foto evento

    Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak “Emakume Artisten Zikloa” antolatu du. Jarduera Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean egingo da, 17:30etik 19:30era. Ekimenak topagune eta ikasketa-gune bat eskaini nahi du artearen eta sorkuntzaren inguruan, emakumeen begiradatik abiatuta, garai eta testuinguru desberdinetako emakume artisten lana balioan jarriz eta ondare historikoari erreparatuz.

    Zikloaren bidez, hainbat emakume artistaren ibilbidea eta lanak ezagutaraziko dira, artearen historian egin duten ekarpena ikusarazteko eta tradizionalki eman zaien bigarren mailako tokia zalantzan jartzeko helburuarekin. Saio teoriko-praktikoen bidez, parte-hartzaileek arte munduko emakume erreferente desberdinak ezagutzeko aukera izanen dute, eta euren sormen-prozesuak esperimentatzeko aukera ere bai.

    Horrela, Baztango Udalak genero-ikuspegitik begirada kritikoa sustatu nahi du, emakumeek kulturan izan duten eta duten papera aitortuz eta berdintasuna artearen esparruan ere bulkatuz. Alde batetik, 12 artista ezberdinen lanak ikusiko ditugu fanzine baten bidez (etxera eramateko aukera izanen du parte-hartzaile bakoitzak). Bertzetik, Barbara Kruger (collagea eta instalazioa) eta Marina Abramovic (performancea eta mugak)-en lanak modu teoriko zein praktikoan landuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak bere obra propioa eta etxera eramateko moduko fanzine txiki bat sortuko ditu.

    Jarduera artea, sormena eta berdintasuna interesatzen zaizkien pertsonei zuzenduta dago, eta Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu kultura eta prestakuntza uztartzen dituen proposamen honetan parte hartzera. Izen-ematea beharrezkoa da, eta Baztango Berdintasun Zerbitzuaren bidez egin daiteke: 613 003 634 telefonoan edo berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikoan.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba