Emakumeendako* II. ahalduntze lantegia

2022ko maiatzak 11 - 2022ko maiatzak 18 | 17:30 - 20:30

Arizkunenea

Foto evento
  • Sarreren salmenta: berdintasuna@baztan.eus // 613 003634
  • Zenbatekoa: Dohainik

Autoestimu Feministan trebatzeko ikastaro honen bidez, jarrera feminista zer den definitzen saiatu nahi dugu. Gure buruaren jabe izateak zein adierazpen hartzen dituen, zenbait kontraesani aurre egiten diogun feminismoan murgiltzeko hautua egiten dugunean. Zein zaila den aunitzetan, gure buruaren alde egitea, emakumeoi* bertzeen menpeko, bertzeen beharren arabera antolatzen irakatsi izan digutenean.

 

Maiatzak 11 eta 18, asteazkenak, 17:30 – 20:30, Arizkunenean.

Saio bakoitzean landuko diren edukiak: 

  1. Saioa: Autoestima eta ahizpatasunean sakontzen

Aniztasunetik emaztekien* artean dauden desberdintasunak eta bertatik erreproduzitzen diren zapalkuntzak identifikatu eta landu, modu kolektibo eta norbanako batean. Desberdintasunei aitzin egiteko jarrera aktibo bat landu, estrategien inguruan pentsatu.

  1. Saioa: Autoestima, autozaintza eta norbanakotik kolektibora.

Autoestimari dagokionez, egunero bizi ditugun estereotipoak landu. Gorputzarekin konektatzeko beharra, ez da soilik emozionala baizik eta gorpuztu behar ditugu emozio eta sentipen horiek. Norbanakotik kolektibora eta elkartasun feminista lantzeko saioa izango da.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba