“Filipa Balbina” gazte eta helduendako antzerkia

2026ko martxoak 13 | 19:00

Foto evento

    Emakume pailazoak eta zirkua historian. Zuzeneko clown ikuskizuna, proiekzio dokumentalarekin bat egiten duena.

    Martxoaren 13an, ortziralea, 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilguneak “Filipa Balbina” ikuskizuna hartuko du, publiko gazte eta helduari zuzendutako clown antzerki proposamena, Baztango Udaleko Kultura eta Berdintasun Zerbitzuek antolatua martxoaren 8ko programazioaren baitan.

    “Filipa Balbina” zuzeneko clown ikuskizun bat da, umorea, antzerki fisikoa eta proiekzio dokumentala uztartzen dituena emakume pailazoen eta zirkuko artisten historia berreskuratzeko, tradizioz narratiba kulturalean ikusezin bihurtu direnak. Filipa pertsonaiaren bitartez, clown-aren erreferenteak gehienbat maskulinoak zergatik izan diren zalantzan jartzen du lanak, eta historian zehar emakumeek arte eszenikoetan izan duten presentzia, talentua eta ekarpena balioesten ditu. Generoaren ikuspegitik, Udalak kultur erreferenteak zabaltzearen, begirada kritikoa sustatzearen eta kultura berdintasunezkoagoa eta anitzagoa sustatzearen aldeko apustua egin du.

    Emanaldia gazteei eta helduei zuzenduta dago, eta herritarrak entretenimendua eta hausnarketa uztartzen dituen proposamen artistiko hontaz gozatzera gonbidatzen ditugu, kulturaren eta sormenaren esparruan ere borroka feminista ikusarazten lagunduz.

    • Lekua: Iruritako Gizarte Bilgunean
    • Ordua: 19:00etan
    • Antolatzailea: Baztango Kultura eta Berdintasun Zerbitzuak

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba