HAUR, NERABE ETA GAZTEEN SEXUALITATEA: HITZALDI ZIKLOA
2023ko irailak 14 - 2023ko irailak 28 | 18:00 - 20:00
- Izen-emate: Irailak 14, 21 eta 28
Seme-alaben heziketa afektibo-sexuala modu hautemanezinean eta nahi gabe hasten da bizitzako lehen urteetatik. Horregatik, ezinbertzekoa da familiei eta hezkuntza-sistemako profesionalei laguntzea, haurren, nerabeen eta gazteen garapen afektibo-sexualerako eta hazkunderako informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskainiz.
Gizonek* eta emakumeek* berdintasunean eta diskriminaziorik gabe elkarrekin bizitzeko moduko jendartea eraiki nahi badugu, ezinbertzekoa da gure seme-alabei eta gure ikasleei kalitatezko hezkuntza afektibo eta sexuala ematea.
Horrela, gure seme-alabekin eta gazteekin espazioak partekatzen dituztenen prestakuntzari esker, sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko jarrerak hobetu daitezke, baita ezagutzak eta laguntzeko gaitasunak zabaldu ere, baina, gainera, sexu- eta genero-indarkeria eta genero-diskriminazioa prebenitzen eta murrizten laguntzen du.
Gainera, teknologia berrien gorakadarekin, hezkuntza-curriculumean sexu-heziketarik ez izatearekin eta oraindik presente dauden genero-desberdintasunekin, inoiz baino beharrezkoagoak dira hezkuntza afektibo-sexual osasuntsua lortzen lagunduko duten baliabideak.
Ildo horretan, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek, Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean, hurrengo hitzaldi-ziklora gonbidatu nahi ditugu familiak, gurasoak eta hezkuntza-sistema formaleko eta ez-formaleko profesionalak. Berhezi izango da hitzaldi-zikloan bidelagun.
Sexualitatea hainbat bizitzako etapatan aztertuko da, eta gure haurren, nerabeen eta gazteen sexualitateari laguntzeko tresnak emanen dira.
(Hitzaldi guztiak euskaraz izanen dira eta izen ematea ez da beharrezkoa izanen)