Helduendako Antzerkia . KANPORA SARTZEN

2023ko abenduak 10 | 19:00 h

Irurita

Foto evento

    KANPORA SARTZEN

    Intza Alkain Ibarguren eta Xabier Fernandez Zubeldia

    TXALO PRODUKZIOAK

    UMOREZ BETETAKO emanaldi gordiña.

    2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da. Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izanen gara obra honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?

    Lehen pertsonan idatzitako istorioa da KANPORA SARTZEN.
    Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen
    duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren
    kontuak azaleratu nahi dituena.
    Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba