2024ko urriak 27 | 18:00
Centro Cívico Damaso Zabalza
OLAGARROA
Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu? Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat. Errua desagerrarazteko saiakera bat. Garbitzeko, gainetik
kentzeko. Gorputzetik, plazeretik, fantasiatik. Hiru aktore, dena ematen, helburu bakar batekin: herri horretako erruekin amaitzea. Lortuko dute?
Fitxa teknikoa
Aktoreak: Maitane Perez, Nerea Arriola eta Olatz Beobide
Kanpo begirada: Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga
Sorkuntza kolektiboa
Dramaturgia laguntzailea: Maialen Diaz Urriza
Musika:Pascal Gaigne
Argi diseinua: Arantza Heredia
Espazio eszenikoa: Eva Rodriguez
Jantzitegia: Nati Ortiz de Zárate eta Angélique García
Irudia eta diseinua: Iurre Aranburu
Argi eta soinu teknikariak: Arkaitz Garralda eta Anartz Beobide
Ekoizpena: Antzerki Aroak eta Ttipia kultura
Banaketa: Asier Álvarez Arcaya
Geuretik sortuak bekari esker eta Zumaia herriaren babesean sortu eta ekoiztutako antzezlana.