
Ipuin kontalaria. Ipuinen dantza. Urtebetetik 3 urte arteko haurrentzat
2024ko martxoak 17 | 16:30
Erratzu

Haur literaturaren zenbait ipuin harilkatzen dituen 45 minutu inguruko emanaldi bat da. Bertan, ipuinen haria musikaz eta dantzaz josten da eta kantuz eta kontu txikiz apaindu. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik kontatzendira, aldi berean ilustrazioek kontakizuna aberastu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten. Emanaldi osoan zehar kantuek eta dantzek berebiziko garrantzia dute, haurrak, entzuten dituen istorioak gorputz adierazpenaz eta kantuz senti ditzan. Ipuin kontalaria, musika tresna desberdinez baliatzen da emanaldian zehar, ipuin, kantu eta dantza bakoitzari egokitzen zaion tresna erabiliz.
Ipuin kontalaria: Haizea Loira Matxinena