Ipuin kontalaria. Letrekin Dantza. 3 urtetik 8 urte arteko haurrentzat

2024ko martxoak 17 | 18:00

Erratzu

Foto evento

    Haur literaturaren bost ipuin harilkatzen dituen ordu beteko emanaldi bat da. Bertan, bost ipuinen haria josten duen istorio bat kontatzen da musikaz eta dantzaz lagundurik. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik kontatzen dira, aldi berean ilustrazioek kontakizuna apaindu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten.

    Emanaldi osoan zehar kantuek eta dantzek berebiziko garrantzia dute, haurrak, entzuten dituen istorioak gorputz adierazpenaz eta kantuz senti ditzan. Ipuin kontalaria, musika tresna desberdinez baliatzen da emanaldian zehar, ipuin, kantu eta dantza bakoitzari egokitzen zaion tresna erabiliz.

    Ipuin kontalaria: Haizea Loira Matxinena

    Volver arriba