KANTU HERRIKOIAK BARNETIK (Hasiberriendako)
2024ko apirilak 10 - 2024ko ekainak 19 | 18:30-20:30
- Sarreren salmenta: Arizkunenea
- Zenbatekoa: 60
- Izen-emate: martxoaren 15a arte
Thierry Biscary, abeslaria eta ekoizlea. Kalakan taldean partaide izandakoa, 2002an Ipar Euskal Herriko eskoletan hasi zen musika ikastaldiak ematen. Lan horri esker ohartzen da transmisioaren garrantziaz: kantua, txalaparta, edo joaldunen teknikak. Unibertso ezberdin bezain aberasgarri horietan lan eginez, beti oinarrizko abiapuntura itzuliko da: musika herrikoia eta bereziki ahots hutsezko kantua, soila edo polifonikoa.2018an bere lehen lana Manez eta Kobreak plazaratu ondoren, 2020an, bere bigarren albuma, Muda, argitaratu zuen. Bestalde musika eta kantu tailerrak Gipuzkoan eskaintzen ditu. Azkenik, Kalapita produkzioak enpresarekin, ekoizpen lanak egiten ditu Euskal Herriko beste artista batzuentzat.
Helburuak
• Kantu herrikoiak ikasi eta interpretatu.
• Zergatik eta zertarako kantatzen dut. Kantu herrikoia nori, noiz eta nola eman.
• Kantaldi bat elkarren artean preparatu.
Nori zuzendua Kantuan egin nahi duenari
Egitaraua
- Parte hartzaileen helburuak eta nahikeriak zehaztu. Kantu herrikoiak kantatu
- Parte hartzaileek ekarritako kantuak entzun, kantatu eta batzuk ikasi
- Kantuen interpretazioa. Letren erran nahiak aipatu eta hitzekin nola jolasten ahal den
- Kantugintza munduan zehar. Kantuak entzun eta ariketa batzuk egin
- Non kantatzen dut. Kantuaren espazioak zehaztu eta espazio ezberdinetan kantatu
- Nori kantatzen diot. Kantuen hautaketa zehaztu, ariketak eta jolasak
- Kantu bat nola egina da. Doinu bat nola inprobisatu, kantu bat sortu
- Kantaldi bat preparatu parte hartzaile bakoitzak ekarritako kantuekin
Ordutegia : 18:30-20:30
Plaza mugatuak: gutxieneko kopurua 10 gehieneko kopurua 15
Irakaslea: Thierry Biscary
Tokia : Arizkunenea
Matrikula : 60 €
Izena emateko epea/Plazo de inscripción martxoaren 15a arte / hasta el 15 de marzo
Ordutegia : 07:30-15:00 h. Tel. 948 581 279 edo kultura@baztan.eus
Antolatzailea : Baztango Udaleko Kultura Zerbitzua