Ikuskizun honetan gure gizartea genero kontuetan zertan geratzen den luze eta zertan geratzen den motz hausnartzen dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik, beraien bizipenetatik abiatuta.
Hilekoa, menopausia, masturbazioa, ligatzeko teknikak eta sexua dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko prest daude!