
20
Ots
19
Eka
2024ko martxoak 7 | 18:00


Diskurtso matxistek indarra hartzen dute interneten, eta horiek «manosfera» deitzen dugunaren parte dira. Gune birtual horietan mezu antifeministak, misoginoak eta genero-indarkeriaren ukatzaileak zabaltzen dira, eta egungo jendartean gizona benetako biktima gisa aurkezten dute, fake news eta inolako oinarririk gabeko informazioz inguratuta. Zer gin dezakegu honen aitzinean?
📆 Martxoak 7, ortzeguna ⏰ 18:00
📍 Arizkuneneako hitzaldi aretoan (azken solairuan)
Hizlaria: Esti Linares, gizarte langilea, ikertzaile eta ekintzaile feminista
Informazio gehiago berdintasuna@baztan.eus helbidean edo 613 003634 telefonoan.


