Martxoak 8 – Emakumeen Nazioarteko Eguna – Elkarretaratze instituzionala

2026ko martxoak 6 | 12:00

Foto evento

    FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

    Baztanek bat egin du M8rekin, feminismoari esker lortutako eskubideen aldeko kontzentrazio instituzional batekin

    Baztango Udalak elkarretaratze instituzionala deitu du martxoaren 6rako, 12:00etan, Elizondoko Plazan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Ekitaldia martxoaren 8ko kanpainaren barruan kokatzen da eta Baztango Udalak berak antolatzen du.

    Kontzentrazioa “FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU” lelopean eginen da, eta M8ko Adierazpen Instituzionalean inspiratuta dago. Adierazpen horrek gogorarazten duenez, gaur egun gure eguneroko bizitzan dauden eskubide eta askatasun asko – hala nola botoa emateko eskubidea, hezkuntzarako eskubidea, lanerako eskubidea, dibortziorako eskubidea edo norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea – mugimendu feministaren eta emakumeen antolaketa kolektiboaren borroka historikoen ondorio dira. Ekitaldi honekin, Udalak benetako berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi nahi du, feminismoaren balio soziala ikusarazi eta demokraziari egiten dion ekarpena zalantzan paratzen edo minimizatzen duten diskurtsoak indargabetu.

    Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu elkarretaratze instituzional honetan parte hartzera, lortutako eskubideak aitortzeko, oroitzeko eta defendatzeko keinu kolektibo gisa, eta jendarte bidezkoago, berdintasunezkoago eta demokratikoago batekiko konpromisoaren adierazgarri gisa.

    • Lekua: Elizondoko Plaza
    • Ordua: 12:00ak
    • Antolatzailea: Baztango Udala

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba