
“Mendia femeninoan” erakusketa Arizkunenean
2023ko abenduak 1 - 2023ko abenduak 20

“MENDIA FEMENINOAN” erakusketa
Jon Martínez Ibarra argazkilariak mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu, horietako 16 erakusketa honetan daude.
Hau mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko eta balioesteko modu bat da.
📆 Abenduak 1 – abenduak 20
📍 Arizkunenea, lehen solairua
“Mendia Femeninoan” mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko eta balioesteko modu bat da. Kasu askotan ezezaguna den errealitate bat erakustea du helburu.
“Mendia Femeninoan” erakusketak berdintasunaz hitz egiten du, emakumeez hitz egiten du eta mendiaz hitz egiten du, baina mendia erakutsi gabe. Jon Martínez Ibarra argazkilariak mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu. Horietako 16 daude erakusketa honetan. Erakusketan, mendi arloko modalitate ezberdinetako erreferenteen zuri-beltzeko erretratu-sorta paregabea ikus daiteke.
Mendia beren bizimodua bihurtu duten emakumeen argazkiak. Beren borondatea eta indarra erakusten dute, beren bizitzak mugara pasio batengatik eraman dituzten emakumeen ametsak ere erakusten dituzte. Energia transmititzen dute irudiek, bertan, begietara begiratzen diguten emakumeak daude, hausnartzera gonbidatzen gaituztenak.
Edurne Pasabanek, euskal alpinistak, honako hau zioen elkarrizketa batean: «Mendia eskola handi bat da. Xumea izaten eta dauzkagun gauzak aintzat hartzen, adorea izaten, ez amore ematen, eta, batez ere, pertsonak eta natura errespetatzen irakatsi dit».