
MOTOZERRA ETA DESBROZADORA – EMAKUMEENDAKO LANTEGIA
2026ko apirilak 17 - 2026ko apirilak 18 | Ortzirala, 17:00 – 20:00 h Larunbata 10:00 – 13:00 h

Baztango Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bidez, “Motozerra eta desbrozadora – emakumeendako lantegi praktikoa” antolatu du. Jarduera apirilaren 17an eta 18an eginen da, Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan egin dute deialdia. Saioak apirilaren 17an, ortzirala, 17:00etatik 20:00etara eta apirilaren 18an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara izanen dira.
Lantegi honek emakumeei motozerra eta desbrozadora bezalako tresnak modu seguru eta egokian erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko espazio praktikoa eskainiko die. Saioetan segurtasun arauak, tresna mota desberdinak, egin daitezkeen lan sinpleak, tresnen erabilerarekin lotutako arriskuak eta prebentzio neurriak landuko dira. Ekimen honen bidez, Baztango Udalak emakumeen autonomia sustatu nahi du tradizionalki maskulinizatuak izan diren lanetan, aukera berdintasuna bulkatuz eta landa eremuko lanekin lotutako ezagutza eta trebetasunetara emakumeen sarbidea erraztuz.
Udaletik emakume guztiak animatzen dituzte lantegi praktiko honetan parte hartzera. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, Baztango Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jarrita: 613 003 634 telefonora deituz edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.
DATAK eta ORDUTEGIAK:
- Apirilak 17, ortziralea, 17:00 – 20:00 bitartean
- Apirilak 18, larunbata, 10:00 – 13:00 bitartean
Lekua: Juanjo Atxa Mindegia Pilotalekuan
Izen-ematea beharrezkoa: Baztango Berdintasun Zerbitzua 613 003634; berdintasuna@baztan.eus
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK



