” Ai Gure juaneteak” Tartean Teatroa Helduendako antzerkia
2024ko abenduak 8
Centro Cívico Damaso Zabalza
AI GURE JUANETEAK Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik
Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik. “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…
Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako.
Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatuko ditugu tarteka, baina batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskeiniko ditugu. Hitzaren eta musikaren ikuspuntu berriak. Hitzek Laboaren kanten letrak (Artze, Lete, Sarrionandiarenak…) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu.
Eszenaratzea minimalista izanen da, protagonistei, hitzari eta musikari, garrantzirik handiena emateko. Zumetaren iruditeri estetikoa baliatuko dugu eszenografiarako, eta garai hartako agerraldi eszenikoen aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (“Baga Biga Higa Sentikaria”, esatebaterako) berrerabiliko ditugu.