
TRANS-FORMATZEN dokumentalaren proiekzioa eta NAIZEN adin txikiko transexualen familien elkartearekin informazio- eta sentsibilizazio-saioa
2023ko martxoak 30 | 18:30

Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan, HiKiRu Taldearen Trans-formatzen dokumentala proiektatuko da, 38 minutukoa.
Ondoren, Naizen elkarteko kideek beren bizipenak partekatuko dituzte, eta galderak egiteko aukera izanen da.
Azkenik, eta ezagutza teorikoan sakontzeko, sexologo baten parte hartzea izanen da, zenbait kontzeptu eta egungo egoera azaltzeko: legeak, protokoloak, etab.
Trans-formatzen dokumentala:
Dokumental honek transexualitatearen errealitatera gerturatzeko aukera paregabea ematen digu. Hainbat gai lantzen ditu: generoa, identitate sexuala, aniztasuna edo askatasuna, bertzeak bertze, eta horiek guztiak trans begiradatik ikusi eta ulertzeko erronka planteatzen du.
Giza duintasuna eta dibertsitatea aldarrikatzen dituen dokumentala arras interesgarria izanen da guraso edota herritar ororendako , eta zuen arreta merezi duela uste dugulako parte hartzera gonbidatzen zaituztegu .
(Dokumentala euskaraz izanen da, gaztelaniazko azpitituluekin)
NAIZEN Elkartea:
Haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen inguruko laguntza eta heziketa eskaintzea da NAIZEN elkartearen helburu nagusia. Honetaz gain, haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutzera ematea dute helburu, eremu desberdinetan haien eskubideen eta aldarrikapenen zabalkundea egitearekin batera.
Martxoak 30, ortzeguna, 18:30ean, Arizkuneneko hitzaldi aretoan (goitiko solairuan).
NORENDAKO: Herritar guztiendako
HIZLARIAK: NAIZEN adin txikiko transexualen familien elkartea